Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Astigarraga

2019/08/09, ostirala

Astigarragatik Getarira, ahotsari eraginez

Astigarragako Eragiyok abesbatza, Getariako kaleetan, Salbatoreetan.
Astigarragako Eragiyok abesbatza, Getariako kaleetan, Salbatoreetan.

Salbatore jaien bueltan gonbidatu dute getariarrek Astigarragako Eragiyok abesbatza, haienera. Pasa den asteburuan izan ziren bertan abeslariak, Udalak eta Elkano Arrantzaleen Kofradiak deituta. Uda­letxeko plazan elkartu ziren, larunbat eguerdian, eta kalez kale ibili ziren jai-girorako haien hondar-alea jartzen. Besteak beste, abestu zituzten Boga boga, Goizeko Izarra, Ilunabarra, Aurtxoa seaskan, San Juan zortzikoa, eta beste hainbat doinu klasiko. Beste behin, «euskal musika jendartera ateratzea» izan zuten helburu, eta eskerrak eman dizkiete gerturatutako guztiei, «harrera beroagatik».