Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Astigarraga

2019/08/09, ostirala

Bidegik esleitu ditu Garraio Zentrorako obrak

Inbertsioa 6,8 milioikoa izango da. Aintzane Oiarbide, Bide Azpiegituretako diputatuaren esanetan, «Bidegik bere gain hartuko ditu gastuak, osorik». Bigarren fasea urte bukaeran aterako da lizitaziora.

Zarkumendegi zelaiaren bes­taldean, AP-8ko 17,000 puntu ki­lometrikoan egingo da Ga­rraio Zentro Integraleko pla­ta­forma, Behobiako noranz­ko­an. 355 kamioirentzako apar­kalekua izango du, zerbitzu eraikin bat eta kanpoko apar­kaleku bat, 39 ibilgailu arin edo kotxerentzat.

Plataforma hori egiteko obraren lehenengo fasea eslei­tu berri du Bidegiko Admi­nis­trazio Kontseiluak: Altuna y Uria, Urbycolan, Mariezcu­rre­na eta Zubieder enpresek osa­tzen duten enpresa batasunak egin­go du. Denera, 6.831.737 euroko kostua izango du, eta 24 hilabeteko exekuzio epea.

Hala jakinarazi zuen uz­taila bukaeran Aintzane Oiar­bide, Bide Azpiegituretako di­pu­tatuaren esanetan, eta gehi­tu zuen: «Bidegik bere gain har­­tuko ditu gastuak, osorik».


Bigarren fasea, urte bukaeran

Obraren aurreneko zati ho­ne­tan egingo dituzte lurra oreka­tu eta urbanizatu, eta sarrera eta AP-8ra sartzeko adarra eta trafikoa banatzeko errotonda, besteak beste.

Bigarren fasean, berriz, zer­bi­tzuen eraikina eraiki eta itxi­tu­ra eta zaintza sistema mar­txan jartzeko lanak egingo di­ra, eta 2019ko azken hiru­hi­le­ko­­an aterako dira lizitaziora. On­­doren, Oiartzungo eremua eral­­datuko da, eta hau, 2020ko ur­­tarrilean aterako da lizi­ta­zi­o­ra, aurreikuspenen arabera.

Guztiarekin EAEko aurre­ne­ko Garraio Zentro Integrala erai­kiko da, estatuko haun­di­e­na. Garraiolarientzako atse­den­leku eta aparkalekuaz gain, izango ditu jatetxe-kafetegia, su­permerkatua, komunak eta du­txak, telebista aretoa, ai­si­aldi eremua eta garbitegia.