Laboral Kutxan lapurtu zuen gizonaren bila jarraitzen dute

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 20a, 02:00

Pasa den ostegunean Asti­ga­rragako Laboral Kutxan la­pur­tu zuen gizona ez du Ertza­in­tzak oraindik atxilotu, na­hiz eta bila jarraitu. Lapurra au­rrezki kutxak Joseba Baran­diaran plazan duen egoitzan sartu zen laban batekin eta 2.000 euroko botina eraman zuen, hori bai horietatik 1.500 pertsekuzioan lurrera bota zi­tuen eta 500 eurorekin ihes egi­tea lortu zuen.  

Goizeko 08:30ak inguruan, ostegunean, gertatu zen lapu­rre­ta. Lekukoen esanetan gi­zo­nak kaputxa bat zuen bu­ruan. «Gure aurretik pasa da bu­rua estalita, baina ez dugu susmorik hartu lapurreta egingo zuenik. Gero konturatu gara pertsekuzioan zebiltzala ikusi dugunean» zioen bizilagun batek. 

Entitatera sartuta laban  bat atera zuen eta langileei mos­­tradorean zegoen dirua ema­teko exijitu zien. Lapu­rrak 2.000 euroko botina bereganatu zuen.

Behin diruarekin lapurrak ihes egin zuen oinez. Leku­ko­en esanetan aurrezki kutxako langile batek jarraitu zuen. Lapurrak herriko erdiguneko kaleak zeharkatu zituen eta  estutua sentitu zenean botinaren zati bat jaurti zuen lurrera. «Diru paperak airean bota eta ihesean jarraitu du» adierazi zuen bizilagun batek. 

1.500 euro bota zituen lapurrak lurrera ihesaldian eta 500 eurorekin lortu zuen ihes egitea. 

Badirudi lapurrak 1.500 euro bota zituela lurrera eta 500 eurorekin alde egin zuen.  Erdigunetik lasterkaldi ba­tzuk eta gero Murgia in­guruetan galdu zen lapu­rra­ren pista. 


Kaputxa eta sudadera

Ertzaintzak bilaketa lanak hasi zituen eta oraindik ere ez dute lapurra atzeman. Bila­keta lanetan ere aritu dira Udal­tzainak. Lapurrak erabilitako sudadera aurkitu dute eta poltsiko batean erabili zu­en kaputxa. Aurrezki kutxako ka­ma­­rak begiratu dituzte».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!