Familia plana martxan dago, abuztura arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 19a, 02:00

ADECCo Fundazioak familia pla­na deituriko programa abia­razi du, Cidetec Fundazi­oaren eta Astigarra­gako Uda­laren laguntzarekin. Ez­gai­­ta­suna baloratuta daukaten per­­tsonen autonomia, integrazio eta enplegugarritasuna indar­tu nahi dute, programa honen bitartez. 

«Astigarragakoa bazara, 16 eta 64 urte bitarte badituzu, %33ko ezgaitasuna eduki eta langabezian bazaude, aukera paregabea da», adierazi dute programaren sustatzaileek. 

Urtebetez, lan merkatuan integratzeko baliagarriak izan­­­­­go diren hainbat eta hainbat baliabide desberdin jasotzeko aukera ematen du, programa honek. Era berean, adierazi du­te, behar sozialak ere eran­tzungo direla. Lan merkatuan inte­gratzeko aukerak nabarmenduko dira.


Abuztuaren 5era arte, izena emateko aukera

Izena emateko, oraindik ba­da­go aukera, azken eguna abuztuaren 5a baita. Inte­resa duen orok, webgunean bertan bete dezake eskaera inprimakia: fundaciona­decco.org/as­ti­ga­rraga. 

Informazio gehiago, Asti­ga­­­rragako Udaleko  Gizartze Zer­bitzu­en sailaren bitartez es­ku­ratu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!