Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko uztailak 20

Astigarraga

2019/07/12, ostirala

'Tomb Rider' eta 'Dantza', gaur gaueko aukerak kalean

Joseba Astarbe (eskuinetik aurrenekoa) astigartarra da, ?Dantza? filmeko protagonistetako bat. Argazkia: Txintxua Films
Joseba Astarbe (eskuinetik aurrenekoa) astigartarra da, ?Dantza? filmeko protagonistetako bat. Argazkia: Txintxua Films

'Dantza' filma izanen dute ikusgai goizuetarrek, 22:00etan Plazan; eta 'Tomb Rider' jarriko dute Astigarragan, 22:30etan Foru Plazan.

Udako giro onak eskaintzen duen aukera aprobetxatuz, ka­lean eskainiko dute zine saioa, gaur gauean, Astigarragan eta Goizuetan.

Udako zine denboraldiko bi­garren saioa izango dute, astigartarrek. Eta aurreko ostiralean Mi querida cofradía eskai­ni ondoren, Tomb Rider filma jarriko dute gaurkoan, gaueko 22:30etan hasita, Foru Plazan.

Bi ordu inguruko pelikula da, 12 urtetik gorakoei zuzenduta, eta gaztelaniaz jarriko du­te. Lara Croft da protagonista, Londresen mezulari gisa lan egiten duena, bizikletan. Bera nerabe zela desagertu zen aita, eta egun batean, dena utzi eta Japongo kostaldera joango da, uharte mitiko baten bila. Izan ere, hori da bere aitaren azken egonleku ezaguna.

Datorren ostiralean, berriz, herriko bi elkarte edo talderen dokumentalak jarriko dituzte, 22:30etan Foru Plazan. Aurre­na, Eme, eman, harri, Emarri jarriko dute, Emarri harri tira taldeari bu­ruzkoa, Ander Iriar­tek zuzendu du, eta 12 minutuko iraupena dauka. Eta on­do­ren, eskainiko dute Ahizpa­ta­sun hari­ak, Harituz elkarteari buruzkoa. Eneko Olasagastik zuzenduta, 77 minutukoa da.


Bizitzaren zikloari buruzko istorioa, dantzan kontatua

Estreinako saioa izanen dute gaurkoa, aldiz, Goizuetan. Eta 22:00etan hasita, Dantza filma jarriko dute, Plazan. Bizitza­ren zikloari buruzko istorio bat da, bizirik irauteko borrokarena, baina dantzan kontatuko dute istorio hori, protagonistek. Ha­ietako bat da, Joseba Astarbe astigartarra.

Drama musikal bat da, eta 98 minutuko iraupena dau­ka filmak. Nerabeei zein hel­duei dago zuzenduta.