Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko urriak 14

Astigarraga

2019/07/11, osteguna

Play-back lehiaketan, izenematea zabalik

Uztailaren 28rako antolatu du Gazte Asanbladak, Santio jaien azkeneko egunerako, herri osoari zuzenduta. Parte hartzeko, Zipotza tabernan eman behar da izena, hilaren 16a baino lehen.

Bi aste baino gutxiago falta di­ra, Astigarragako Santio jaiak hasteko: uztailaren 24tik 28ra izango dira. Eta dagoeneko hasi dira aurreratzen, izango diren ekintzetako batzuk. Horietako bat da, Gazte Asanbladak anto­latu duen Play-back lehiaketa.

Santioen azkeneko egunean egingo dute, igandean bertan; arra­tsal­deko 19:00etan hasita, Gazte Asanbladak jaietan ja­rri­ko duen txoznan.

Antolatzaileek azaldu dute, «herri osoari» zuzenduta da­go­e­la lehiaketa, «haur, gazte eta heldu». Eta guztiei luzatu diete gonbitea, parte hartzeko: «ani­matu eta apuntatu, ederki pa­sa­ko dugu eta!».

Hain justu, zabalik dago izena emateko epea. Zipotza tabernan dago apuntatzeko ze­rrenda, eta uztailaren 16ra arte izango da aukera; dato­rren asteartera arte.


Entsaiatu, mozorrotu eta parodia egin

Apuntatzerakoan, eman  behar­ko dira taldearen izena, hel­bi­de elektroniko bat eta telefono zenbaki bat. Bakoitzak auke­ra­tu beharko du mu­­sika talde edo abeslari bat, eta bere abes­ti bat, lehiaketan kan­tatze­ko.

Baina ez da kantatze hutsa izango, hala ere. Helburua da, talde edo abeslari horren pa­pera hartzea, ahotsetik harago: «entsaiatu, mo­­zorrotu, paro­dia egin... Ondo pasatzea da asmoa!», gogorarazi du Gaz­te Asanbladak.