Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko uztailak 20

Astigarraga

2019/07/10, asteazkena

Familia Planerako eskaerak, gaur arte

Astigarrako Udalak Adecco Fundazioa eta Cidetekin bat egin du Familia Plana laguntza programa martxan jartzeko. Helburua da desgaitasuna duten pertsonak lan mundura gerturatzea.

GAUR bukatuko da, Familia Planeko laguntza lor­­tzeko es­ka­era epea, Udalaren, Adecco Fundazioaren eta Cideten esku­tik. Astiga­rragan errol­datuta egon eta %33ko edo gehiagoko des­gaitasuna duten per­tso­nek eskatu dezakete. Azke­neko bal­dintza da, eskaera egi­teko 16 eta 64 ur­te bi­tartean izatea.

Programaren helburu na­gu­­­sia da, desgaitasuna duten per­tsonak lan mundura ger­tu­ratzea. Hain zuzen, aukera ho­­­­nekin, autonomia maila haun­­­ditu eta integrazioa bul­tzatu nahi dute.

Planean parte hartu nahi dutenek, www.fun­da­cion­a­de­cco.org/astigarraga web­gu­ne­an edo posta arrunt bidez egin dezakete eskaera, helbide ho­ne­tan: Fun­dación Adecco-Con­vo­ca­to­ria Plan Familia As­ti­ga­rra­ga 2019; Berastegi kalea 5, 2 ezkerra; 48 001 Bilbo.

Bestalde, eskaera egingo du­tenek honekin batera aur­kez­tu beharko dituzte zenbait  dokumentu: NAN­aren foto­ko­pia, eskaera orria, des­gai­ta­su­na­ren inguruko zi­ur­tagiria, 2018­ko errentari da­go­­kion ziur­­tagiria, eta adin txi­ki­koen ka­suan, tutorearen bai­­mena eta Familia Liburua.

Hiru aukeratu, laguntzarako

Eskaera egiten dutenen artean, hiru aukeratuko dituzte, eta emaitzaren berri uztailaren 17an emango du, Ebaluazio Ba­tzordeak. 

Honen ostean, alegazioak e­gi­teko epea irekiko da, eta uz­tailaren 24ra arte luzatuko da tartea, fun­­dazioaren webgu­ne­an ber­tan:  planfa­mi­­lia@­fun­­da­­ci­on­­a­decco.org.