Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko uztailak 15

Astigarraga

2019/07/09, asteartea

Lau lagun zaurituta igandean, GI-41 errepideko istripu batean

Astigarragako errotondaren parean gertatu zen ezbeharra, auto batek eta furgoneta batek elkar jota. Emakume astigartar bat, zaurituen artean.

Istripu bat gertatu zen igandean, GI-41 errepidean, Astiga­rragako errotondaren pa­rean. Arratsaldeko 15:00ak baino pixka bat lehenago izan zen, eta Chevrolet auto batek eta Mercedes furgoneta batek jo zuten elkar, biek ere ibilgailuaren albo batekin, Ertzain­tzak azaldu duenez.

Arratsaldeko 15:00ak baino pixka bat lehenago izan zen istripua, eta alboz albo jo zuten elkar.

Istripuaren kausak ez di­tuzte aditzera eman oraindik, baina horren ondorioz, lau la­gun ospitalera eraman behar izan zituzten, anbulantzian, maila ezberdineko zauriekin. Horietako bat astigartarra da, 62 urteko emakumea, autoko bidaiarietako bat, hain justu. Beste hiruak, berriz, furgonetan zijoazen: 35 urteko emakume bat, eta 3 eta 6 urteko bi haur, guztiak ere nazionalitate frantsesa dutenak.

Ertzaintzak jakinarazi du, hori izan dela asteburuko istri­pu aipagarri bakarra, Euskal Autonomi Erkidegoan.