Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Astigarraga

2019/06/12, asteazkena

'Ur gardena' lanak gobaralarien memoria berreskuratuko du

Urkiri Salaberria, Amaia Usabiaga, Maria José Lacadena eta Zorione Etxezarraga.
Urkiri Salaberria, Amaia Usabiaga, Maria José Lacadena eta Zorione Etxezarraga.

Maria José Lacadena artistaren eskultura Ibai Parkean jarriko da, garai bateko emakumezko gobaralarien lana gogoratu eta aitortzeko.

«Memoria nola ekarri eskultura lan batera» da Maria José Lacadena eskulturgile oriotarrak egin duena, Ur gardena eskulturarekin. Astigarraga eta Urumea ibaia, Donostiako Be­lle Epoque garaian, aristokraten arropa garbitzeko era­bil­tzen zen, eta astigartar ema­­­kume­ak omen ziren ho­be­renak. «Erre­lato ho­ri be­rres­kuratu, gogorarazi, eta lan hori aitortu nahi izan dugu, Ibai Parkean jarriko den eskultura honekin», aipatu zuen Zorione Etxezarraga al­ka­teak, atzoko aurkezpenean.

«Asko erakarri zidan proiektuak, emakumeak zirelako eta ikusita zer eta nola egiten zuten lan»

Eta lan horretan, Maria Jo­sé Lacadenaren laguntza izan du­te. Lau proiektu aurkeztu zi­ren, Ibai Parkean eskulturak jartzeko, baina aho batez au­keratu zuten Laca­de­na­ren pro­i­ek­tua Udaleko kultura ba­tzor­­dean, ai­tor­tu zuen Urkiri Sala­berria zine­gotziak. 

Maria José Lacadenak bere eskultura azaldu zuen atzo, Pleno aretoan. «Asko erakarri zidan proiektuak, emakumeak zirelako, eta ikusita zer eta nola egi­ten zuten».

Eskultura, elementu des­ber­dinez dago osatuta, tamaina naturalean. «Garbi­tzeko ma­haia dago, eta gobaralari edo la­van­dera emakumearen si­lueta baten bidez lortu da irudikatzea.  Arropa astin­tzen ageri da emakumearen si­lu­e­ta, eta hortik ateratzen da ura­­ren irudia, mahaiarekin bat egin arte. Baldea dago, ha­rri­ak, jantziak edo arropak belarretan zabalduta, eta lore txuriak. Altzairu herdoilgaitza da erabili den materiala».

Inaugurazio datarik ez dago oraindik

Ibai Parkea laster egongo da irekita, hilabete honetan se­guru aski, baina eskulturak oraindik ere gehiago itxaron be­harko du. Etxezarraga alkatearen esanetan, teknikariekin ados­tu behar da kokapen egokiena, aurrena: «orain­goz ez dago datarik»