Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko iralak 19

Astigarraga

2019/06/11, asteartea

Ikasturtea agurtzeko festa borobila, Musika Eskolak

Makina bat kontzertu eskaini zituzten bi egunetan. Gehienek, Musika Eskolako zapi berdea zeramakiten lepoan.
Makina bat kontzertu eskaini zituzten bi egunetan. Gehienek, Musika Eskolako zapi berdea zeramakiten lepoan.

Beste urte batez, Musika Eguna ospatu zuen Norberto Almandoz Musika Eskolak, Astigarragan, joan den asteburuan. Eta aurrekoetan bezala, egun bikoitza izan zen, ostiralean hasi eta larunbatean bukatu zena. Makina bat kalejira eta kontzerturen artean, elkarrekin aritu ziren, musika eskolako adin guztietako ikasleak, bukaera borobila emateko ikasturteari.