Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Astigarraga

2019/06/11, asteartea

Odola emateko zita gaur, astigartarrek

Arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara izango dute aukera, anbulatorioan bertan.

Gaur jarri dute odola emateko hitzordua, Astigarragan. Arra­tsaldean izango da, 18:30etatik 20:30etara, herriko anbulatorio­an; eta bertan izango dute au­kera, astigartarrek, odola eman edo organo donante egiteko.

«Odola ematea, beste per­tso­na batzuei bizi aukera bat ema­tea da. Zuretzat une bat baino ez da, baina gaixo askorentzat bizia izan daiteke», nabarmendu du Astigarragako Odol Emaileen El­karteak; eta argitu du, donazioak ez duela egon behar lotuta «tra­gedia edo larrialdi» egoerekin: «eguneroko ekintza izan behar du, eta ohikoa gure bizitzan. Izan ere, odola ezin da egin».

Horregatik, astigartar guztiak animatu ditu, «ahalegin txiki bat» egin, eta anbulatoriora ger­turatzera: «bertan egongo gara zuen zain».

Astigarragako Odol Emaileen Elkarteak antolatu du odol-emate saioa, Astigarragako Udalaren babesarekin.