Hamaika puntu gaur, azken Plenoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 22a, 02:00

Igande honetan erabakiko du­te herritarrek nork osatuko duen hurrengo udal korpo­ra­zioa; horren aurretik, azke­ne­ko Plenoa izango dute egungo udal ordezkariek. Ez-ohiko de­ialdian, gaur bilduko da Asti­ga­rragako osoko bilkura, egu­er­diko 14:00etan hasita, uda­le­txeko areto nagusian. 

Hamaika gai

Denera, hamaika gai izango dituzte mahai-gainean, azken aldiz aztertzeko. Ohi bezala, au­rreko Plenoaren akta onar­tuko dute, hasteko. Eta on­do­ren, landuko dituzte: Asti­ga­rraga Lantzen eta Sagardunen kontuak, Urumea Berriko ibai-parkea, Bidegirekin hi­tzar­mena, Foru Aldundiarekin hitzarmena, eta hainbat kon­tratazio-espediente. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!