San Isidroren aitzakian antolatutako Zamalbide-Bentak auzoko jaiak gaur bukatuko dira, baina ondo borobilduta. Eguerdiko 12:00etako herri mezaren ondoren, hamaiketakoa eta bertsolariak izango dira. Eguerdian, bazkaria. Eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera, herri kirol desafioa Perurenan: pentatloi saioa eta Emarri taldearen marka berria egiteko saiakera.