Asteburupasa familiarra Pirinioetara

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Asteburu honetan Pirinioetara joateko mendi irteera antolatu du Mundarrok. Bi egunez egingo dute asteburupasa familiarekin izena eman dutenek. Asmoa da, gaur, Ibon de Anayet eta Vertice de Anayet egitea, eta bihar, Betato basoa, Ibon Pombie eta La Cuniacha bisita­tzea. Kotxe partikularretan joan beharko da, eta Piedrafita de Jaca herrian hartuko da ostatua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!