Ekitaldi berezia gaur, Astarben

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Astarbe sagardotegiaren Sa­gAr­te proiektuaren bueltan, bes­te erakusketa bat irekiko du­te gaur. Ekitaldi berezia egingo dute; Sagardotegiaren 456. ur­teurrenak sorturiko testuingurua erabiliz, artea, kultura, gastronomia eta musika uz­tartuko dituen jaialdia izango da, hain zuzen.

Goizeko 11:00etan hasiko da jaialdia bisita gidatuarekin eta debalde izango da. Bertan izan­­go dira, besteak beste, Udane Juaristi (Udatxo) eta Ma­ria Al­tuna artistak, Nøgen musika taldea, eta DJ bat. Beste hainbat jarduera ere izango da.


Bi serie ezberdin

Eguerdiko 12:15etan irekiko di­tuz­te Bigarren Bizitzak erakusketaren ateak. Udane Juaristi (Udatxo) eta Maria Altuna sor­tzaileekin elkarlanean sortutakoa da; horretarako, bi serie egin dituzte. Erakusketarekin, Astarbe sagardotegiak azaldutakoaren arabera, «garai batean landan erabiltzen ziren elementu ezberdinak berriro ba­lorean jarri nahi dira. Objektu,     kontakizun, zein istorio hauek kultura garaikidera erakarriz beste ikuspuntu bat eskain­tzen diegu belaunaldi zahar zein berriei». 

Ildo horretatik, «sagardoa egiteko erabili  zen upel zaharkitu bat erabiliz, Udatxok sa­gar­dogintzari loturiko hiru pertsonen istorioak kontatuko dizkigun bitartean, Altunak bere bizipen pertsonaletan oina­rritutako proposamena egin digu», azaldu dute.


Musika, arratsalderako

Nahiz eta egun osoan zehar DJ batek festa girotuko duen, arratsaldera arte itxaron beharko da Nøgen taldearen kontzertuaz gozatzeko. Arra­tsaldeko 15:00etan izango da hori, eta 17:00etan emango za­io bukaera, festari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!