«EAJk Santiagomendiko ermitaren turistifikazioa sustatzea erabaki du»

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

«EAJ legealdi osoa dabil San­tia­go­mendiko Paisaiarekin atze­­­ra eta aurrera» dio EH Bil­duk. Printzipioz, begi onez ikus­­ten ditu Santiagomendiko pai­saia babesteko ekimen guz­­­­tiak baina beste eremu ba­tzuekiko EAJk izan duen «axo­laga­betasuna» salatzen du: «Txori­to­kietan kamioien apar­­kaleku erraldoia egingo da, eta Putzu­eta (Rofer-Buena­ven­tura ha­rro­bia­ren inguruak) inguru de­gradatuan ez da aurrerapausorik eman»... 

EH Bilduren arabera «azken momentuan, EAJk Santia­go­mendiko Paisai Pla­na­rekin lortu nahi duena agerian utzi du: egungo aterpe­txea bota eta ermita ondoko zelaigunean eraikin berri bat, autoentzako aparkaleku gehigarri bat egin eta parke tematiko bat sortu».

EH Bilduk aurkako botoa eman zion egitasmo hau baimendu nahi duen hirigintza dokumentuari

EH Bildu, «zalantzarik ga­be», honen aurka azaldu da. Batetik, EH Bilduk ez du uste herri honen lehentasunen ar­tean aterpetxea bota eta berri bat egitea dagoenik. «Asti­ga­rra­garen lehentasunak bes­te eremuetan daude: DBH, haur-eskola, garraio publikoa, lan­da-eremuko bide eta espazio­en berritzea». EH Bilduk ez dio zen­tzurik ikusten Udalak diru­tza bat honetan gastatu be­har izateari. «Aterpetxea egokitu behar dela begi-bistakoa da baina aterpetxea bota eta berri bat egitea lekuz kan­po» dagoela uste du EH Bilduk.


«Santiagomendi ez da babesten»

Bigarrenik, «EAJren asmoa hasieratik Santiagomendiko Paisaia babestea omen zen» baina EH Bilduren ustez, «ekimen honekin aurkakoa lortzen da. Herriko gune preziatua babestu eta mantendu beharrean, erabat aldatu eta artifizializatuko da. Aterpetxe berria Ermitaren azpialdean dagoen berdegunean kokatuko litzateke eta hauen artean bidezidorrez jositako erakusketa gune desberdinak. Azken finean, Santiagomendiko paisaiaren protagonista den belar-gune esanguratsuenetako bat sun­tsituko litzateke inolako beharrik gabe».

Azkenik, EH Bilduk ekimen honekin ermitaren masifikazioa eta turistifikazioa ahalbidetuko duela dio. «Egitasmo honen helburua ermitara bisitari gehiago erakartzea da eta honek astigartarrontzat zein inguruko herritarrontzat elkargune kuttuna dena, erabat desitxuratzea eragingo du. Trafiko, zarata eta elkarbizitza arazo gehiago izango direnez, argi dago kaltetu nagusiak eta zuzenak inguruko bizilagunak, baserritarrak, eta betiko erabiltzaileak izango direla».

«Honegatik guztiagatik, EH Bilduk ekimen hau jasotzen duen Planaren aurka botoa eman zuen eta jarrera hori mantenduko du, gutxienez, planteamendu hau Planetik kendu arte».


Santiagomendiko Paisai Plana zifretan

«Gaur-gaurkoz Santia­gomen­diko herritarrak ezta asti­gar­ta­rrek orokorrean, ez dute ino­­lako onurarik jaso. Diru publikoa xahutzeko baliagarri besterik ez da izan. Dagoeneko 78.000 euro baino gehiago gas­tatu dira: «60.000 euro inguru dokumentu desberdinak idazteko, 16.000 euro ko­munikazio ekimenetarako eta 2.000 euro bidai gastuak or­dain­tzeko. He­rritarrengan izan duen eragin eskasa eta Santia­go­men­din dauden behar nabariak ikusita», EH Bilduk uste du dirutza bideratu dela egitasmo honetara.

EH Bilduren ustez, «EAJk in­gurumenarekiko duen jarrera zuritzeko erabili du gai hau baina azkenean, ekimen inte­res­garria izan zitekeena, diru pu­blikoa xahutzera eta ermita turistifikatzera kondenatzeko arriskua» salatu du EH Bilduk. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!