Ilarraren azoka berezia bihar ospatuko da

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Baratze elkarteak Uda­laren babesarekin antolatzen du­en Ilar Eguna deitzen den as­teak zortzigarren edizioa bete­tzen du aste honetan. 

Ilar egun haundia, berriz, bihar izango da, eta besteak beste, Luis Irizar eskolako su­kal­dariek egindako ilar pin­txo­ak dastatu ahal izango di­ra. Joseba Barandiaran Plazan izaten da azoka berezi honen erdigunea. 11:00etan emango zaio hasiera eta 14:00ak arte egongo da zabalik. 

Bertako ilarrak, barazkiak eta Euskal Herriko produktuak egongo dira eskura eta Hazia eta landarea tailerra eta to­mate landareen banaketa an­tolatu dira. Argazki saio irekia Idoia Lizeaga dise­na­tzaile eta Alfredo Pastainek argaz­ki­la­riak gidatuko dute. 


VIII. ILAR EGUNA

GAUR

 11:00etan: Astigarragako baratzetara bisita gidatua:  11:00etatik aurrera Udaletxeko Kontzejupean.


BIHAR

09:30etan: Txirriskla txistularien diana berezia.

11:00-14:00:  Joseba Barandiaran enparantzan Ilarra azoka berezia: Astiga­rragako ilarrak/barazkiak eta Euskal Herriko produktuak (artisau ogia, txerrikiak, pastak, gazta, e.a) eta Hazia eta landarea tailerra eta tomate landareen banaketa Marc Badal-en eskutik Haziera (Cristina Enea Fundazioko hazien artxiboa)

Argazki saio irekia Egun bateko andrea eta ilarra jauna (Idoia Lizeaga lore arte disenatzailea eta Alfredo Pastain argazkilariaren eskutik).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!