Zamalbiden eta Bentetan, festek jarraipena

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

San isidro eguna asteaz­ke­nean ospatu zen Astigarraga eta Za­mal­biden ekitaldi desber­dinekin. Asteburu honetan jai­ek jarraipena izango dute bai Zamalbiden, baita Astiga­rra­gako Bentetan ere. Egitaraua, gainera, zabala izango da. 

Gaur hasiko dira ekitaldiak haur eta gazteen egunarekin. Jola­sak, bazkaria ipuinak, mus txapel­keta karaokea, txoko­latada, afa­ria.... denetarik egon­go da.

Bihar berriz jubilatuen egu­na da eta meza, ber­tsolariak, pa­la txapelketak, bazkaria eta herri kirolak egongo dira. Herri kirol jaialdi indartsua antolatu da, 18:00etan hasita, Emarri taldeko neskekin eta Euskal Pentatloiarekin, Astigarragako Bentetako probalekuan.


SAN ISIDRO JAIAK ZAMALBIDE-BENTAK AUZOAN


GAUR, HAUR ETA GAZTEEN EGUNA

 10:30-13:00: Haur jolasak eta puzgarriak, Perurenako frontoian.

 13:00: Haur bazkaria Auzolan Elkartean.

 15:00: Pello Añorga ipuin kontalaria eta tailerrak Perurenako frontoiko lokalean.

 16:00: Mus txapelketa Auzolan Elkartean.

17:00: Karaokea lokalean.

18:00: Txokolatada.

20:30: Afari herrikoia. Musikarekin girotua, Auzolan Elkartean 25 euroren truke.


BIHAR, JUBILATUEN EGUNA

12:00: Herri-meza. Ondoren, salda eta bertsolariak eliz atarian: Sebastian Lizaso, Adrian Arruti eta Xamoa.

12:30: Auzoko 4garren Pala Txapelketako finala Perurenako,

frontoian.

14:00: Jubilatuen omenaldiko bazkaria, musika eta bertsolariekin girotua, Auzolan elkartean.

18:00: Herri kirol desafioa. Pentatloi saioa: Xabier Ariztegi Santxin, Beñat Amade, Iñaki Errazkin, Jagoba Otaegi, Joseba Otaegi, Luis Txapartegi, eta Unai Ardeo Zaldua. Emarri taldea 600 kiloko harriarekin marka jartzen saiatuko da. Bertsolariak ere arituko dira. Doan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!