Jacobo Caparros Ruiperez (PP): «Ordezkaritza izatea, aurrerapauso bat izango litzateke, zentzu guztietan»

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Aurreko Udal Hauteskundeetan bezala, Jacobo Caparros Ruiperez izango da PPren alkategaia, Astigarragako Udale­rako. Nabarmendu du, hiru kolektibo jakinek kezkatzen dutela: 45 urtetik gorako langabetuek, adinekoek, eta herriko komertzioaren zailtasunek.

  

Azkeneko legegintzaldietan, ez duzue ordezkaririk izan Astigarragako Udalean. Zer espero duzue, datozen hauteskundeetan?

Udal guztietan aurkezten du zerrenda PPk, eta ordezkaritza izateko borro­ka­tzen du, jakin arren nolako zailtasuna dau­kan horrek, Astigarraga bezalako udale­rrietan. Gustatuko litzaiguke pre­sen­te egotea datorren legealdian; au­rre­ra­pau­so bat izango litzateke, zentzu guztietan.


Ordezkaritza lortuz gero, prest zaudete beste alderdietakoren batekin negoziatu eta akordioak egiteko?

Bai noski, presente gauden instituzio­etan egin izan dugun eta egiten dugun moduan.


Zein helburu eta erronka ditu PPk, Astigarragarentzat?

Gainerako udalerrietan bezala, badira hiru kolektibo, bereziki kezkatzen gai­tuztenak: 45 urtetik gorako langa­be­tu­ak, adinekoak, eta herriko ko­mer­tzioa eta aurrera egiteko dauzkan zail­ta­su­nak.

«Bere landa errealitatearen eta azken urteetako hiri garapenaren artean, elkarbizitza hobetu behar duen udalerri bat da Astigarraga»

Nola ikusten duzu Astigarraga? Zertan hobetu beharko luke?

Bere landa errealitatearen eta azken urteetako hiri garapenaren artean, elkar­bizitza hobetu behar duen uda­le­rri bat da. Hori bai, uste dugu sagar­dotegi turismoa zabalduz, pagotxa aurkitu duela.


Biztanleriaren hazkundeak, behar berriak sortu ditu, eta zerbitzuak aldaketa horietara egokitzeko eskaerak, herritarren aldetik. Zein ikuspegi daukazu, gaiaren inguruan? Zertan egin behar da lan?

Astigarragak espazio komun gehiago behar ditu, eta zerbitzu sozialek ase ditzatela herritarrak; horretarako ordaintzen baitituzte zergak, eta diru hori bueltan jaso behar dute, zerbitzu gisa. Bestalde, uste dugu oso ga­rran­tzi­tsua dela adineko pertsonek ez jasatea ziurgabetasuna, jakin gabe laguntza publikoa jasoko duten ala ez, behar dutenean.


Hondakinen bilketa sistema izan zen, aurreko hauteskundeak markatu zituen gaia. Uste duzu mahai gainean egongo dela berriro? Nola ikusten duzu gaia?

Hondakinen bilketa bai, mahai gainean egongo da berriro. Izan ere, PIGRUGen foru arau berrian, erronka bezala mar­katu dugu birziklapenean aurrera egitea, Europako mailetan, %60tik gora. Eta horrek eskatuko ditu programa berriak, bilketa selekti­bo­ra­ko eta gizartea kon­tzientziatzeko.

«Astigarragak espazio komun gehiago behar ditu, eta zerbitzu sozialek ase ditzatelak herritarrak; horretarako ordaintzen baitituzte zergak»

Nola eragingo dio Astigarragari, 27 Poligonoko trafikoa bideratzeko proiektuak? Zer egin behar da?

Ulertzen dugu, proiektu bat dela non teknikariek hartutako erabakiekin fida­tu behar dugun; eta konfiantza izan, Oiar­bide diputatuak esan zuen moduan, kontutan hartu direla izango dituen eraginak, eta entzun direla eragin horien jasango dituztenen iritziak, hasierako ibilbidea egokituz.

Hori bai, txirriatu egiten digu, beti bezala EAJk itxarotea horrelako pro­iek­tuak aurkeztu eta martxan jartzeko, hauteskundeak iritsi arte.


Zein izango da PPren politika, euskeraren inguruan? Azkeneko ikerketen arabera, bere erabilerak behera egin du. Zer egingo zenukete horren inguruan?

PPk ez du sekula trabarik jarriko, eus­ke­raren erabilerarako, eta euskera susta­tzeko politiketarako. Are gehiago, babes­tu egingo ditugu, baina ez dugu onar­tuko, euskera erabiltzea diskrimi­natzeko tresna gisa.


Txotx denboraldia, oraindik ere, interes gatazkaren iturri da. Zenbait neurri hartu dira legegintzaldi honetan. Zer egin daiteke, konponbidea emateko?

Inplikatuta dauden aldeak entzun, eta akor­dioetara iristen saiatu. Ari gara hitz egiten uztartzeaz jarduera eko­no­miko bat, bizilagunen artean eragiten dituen eragozpenekin. Egiten dena egiten dela, zaila izango da guztiak poztuko dituen irtenbide bat aurkitzea. Ostalaritzako ordutegiak zehaztea ga­rrantzitsua da, toki guztietan egiten den bezala; eta hemen ere egin beharko litzateke.


Zer iritzi daukazu, Udalean ordezkaritza gehien duten bi taldeen arteko krispazioaren inguruan? Zer egin daiteke, elkarbizitza hobetzeko? 

Bizilagunengan pentsatu beharrean, elkarri trastoak botatzen dizkiote, ezta­baida antzuekin liskarretan sartuz; eta orain, haien konfiantza eskatzen diete bizilagunei, berriro bozkatu ditzaten? Barregarria da.

Bizilagunek berriro bozkatzen ba­die­te, behintzat, badakite zer daukaten zain. Eta ez badute liskarrik nahi, jarri dezatela konfiantza gugan, eta bozkatu dezatela Gipuzkoako PP; zentzu pixka bat jarriko dugu, guzti honetan.


Titularrak

1.    Jacobo Caparros Ruiperez

2.    Julio Gutierrez Figueroa

3.    Francisco Javier Menendez Abuerne

4.    Maria Montserrat Reguera Garcia

5.    Teresa Isabel Peña Cuesta

6.    Enrique Acacio Jimenez Gomez

7.    Julio Sanchez Rondan

8.    Francisca Martin De Blas Fernandez-Marcote

9.    Isidro Garrido Bermejo

10.   Filomena Bermejo Garrido

11.   Jose Sanchez Madrid

12.   Maria Concepcion Mellado Cirujano

13.   Maria Teresa Rodriguez-Pomatta Moya


Ordezkoak

1.    Juana Valencia Paniagua

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!