Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko abuztuak 22

Astigarraga

2019/05/16, osteguna

Pintxo-potea eta saria gaur, Ilar Eguna hasteko

Gaur hasiko da VIII. Ilar Eguna, pintxo-potearekin; ilar pintxo onena 21:30etan sarituko da. Egun haundia, berriz, igandea izango da. Bertan ilar pintxoak dastatzeko baleak bihar arte oparituko dira.

Ilarra protagonista izango da gaur hasi eta igandera arte, Baratze elkarteak Uda­laren babesarekin antolatuta, VIII. Ilar Eguna deitutako as­tean. 

Hasteko, gaur pintxo-potea egingo da, eta 21:30etan ilar pin­txo onena sarituko da. Bi­har, berriz, eskolako ikasleek ba­ratzak bisitatuko dituzte 09:00etan, eta etzi, 11:00etan, helduek, udaletxetik aterata.

Ilar egun haundia, berriz, igandea izango da, eta besteak beste, Luis Irizar eskolako su­kal­dariek egindako ilar pin­txo­ak dastatu ahal izango di­ra. Horretarako, bihar arte lor­tu daitezke dendetan bana­tzen ari diren baleak.