Kultur etxearen izena bozketa baten bitartez aukeratuko da

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 19a, 02:00

AStigarragako astearteko Plenoan hainbat erabaki hartu ziren eta horien artean, besteak beste, korporazioak adostuko ditu kultur etxe berri­arentzako izenak eta gero herritarrek aukera izango dute horien artean bat aukeratzeko. Orain arte Mur­giazpi zen Udal Gober­nuak hobesten zuena, baina EH Bil­duk ez zuen egoki ikusten izen hori eta herritarrek erabaki­tzea, emango zaizkien aukeren artean, adostu da. 2020an  uztailaren 27a herriko jai izendatzea ere erabaki zen, Santio eguna, larunbata izango baita.

Hala ere, egon ziren adostasun osoa eduki ez zuten gaiak. Kiroldegiko tasen aldaketa Udal Gobernuaren babesarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onartu zen. Bai­ta, udalerrian hots kutsaduraren aurka babesteko udal or­denantzaren aldaketa. «Par­­­­­­te hartze gehiago bermatu behar zen» adierazi zuen EH Bilduko bozeramaile den Andoni Gar­tziak. 

Emaitza berdina eduki zu­en, sei aldeko boto eta bost abs­tentzio, 3,3 milioi euroko kreditu aldaketari lehenengo onarpenak. Bosgarren puntuan ere kreditu gehigarri ba­ten aldaketa onartu zen, az­ken hau dekretuz. 


2018ko aurrekontuaren likidazioa

Andoni Gartziak Udal Gober­nuak ezer gutxi egin duela esan zuen. «Astiga­rra­gan gertatzen dena ez da inon gerta­tzen. 871 mila euro gutxiago gastatu dira. Ez da dirurik inbertitzen, ez dira proiektuak exekutatzen, 7,3 milioi euro exekutatu ziren, pasa den urtean baino 500 mila gutxiago, eta hori aurrekoa urtea txarra izan zela. Eta datu lazgarriena inbertsioena da. Jeitsi egin da zenbaki absolutuetan eta portzentaian. 9 milioi euroko gerakina (remanentea) dago Udalean, non ikusi da hori EAEn? Inon ez».

Zorione Etxezarraga alkatearen esanetan. «Herria ez dago geldirik. Proiektu haundi bat egin ordez nahiago dugu desberdinetara banatu. Es­pa­rru gehienetara iristeko proi­ek­tuetan banatu ditugu inber­tsioak. Jendeak ikusten ditu inbertsioak. Hobetzeko marjena badago» . 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!