Ekintza bereziak gaurtik, familia osoarentzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 18a, 02:00

Bi ekintza berezi proposatu ditu Sagardoetxeak, gaurtik astelehenera bitarte. Batetik, familian jolasteko, oka jokua egingo dute egunero, goizeko 11:00etan. Eta bestetik, bisita gidatuak egingo dituzte, dastaketa gastronomiko bereziarekin: sagardo, muztio eta likoreaz gain, Euskal Herriko gaztak dastatuko dituzte, 11:00-14:00 eta 16:30-20:00 ordutegian. ErreĀ­serbatzeko: 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!