Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Astigarraga

2019/04/06, larunbata

Frankfurten saria, sagardo apardunak

Domina eskuratu du Cider World ?19 sagardo txapelketan, Alemanian.

Sariarekin bueltatu da Petri­te­gi sagardotegia Alemania­tik; Frankfurteko Cider World ?19 sagardo txapelketatik. Domina eskuratu du bertan, bere sa­gardo apar­dunarekin; eta «poz po­zik» azal­du da, «modu ho­netan ekoi­tzitako sagardoaren aurreneko uzta delako». Duela bi urte ere hartu zuen parte Petritegik, txapelketa horretan; eta zilarrezko sagarra saria lortu zuen orduan, bere sagardo naturalarekin.

Aparduna 18 hilabete dauka izena, orain saria jaso duenak, Petritegiren sagardo apardunak. Izan ere, 18 hilabetez egoten da, gutxienez, botilan sartuta eta horizontalean jarrita, «produktua fintzeko». Era tradizionalean egiten dute: «kupel­tegiko kalitate haundiko sa­gar­doa aukeratu, botilaratu eta bi­­garren hartzidura bat eragiten diogu». Horren ondoren uzten dituzte botilak horizontalean, atseden hartzen.