Martxoaren hasierarekin, Emakume ekintzaileak sagardogintzan erakusketa jarri zuten Sagardoetxean XVI-XVIII. mendeetako Gipuzkoako lau emakumeren istorioak ezagutzera emateko. Igandero bisita gidatuak egiten ari dira, debalde. Goizeko 11:00etan egingo dute laugarrena bihar. Izena emateko: 943 550 575 edo info@sagardoarenlurraldea.com. Euskeraz edo gaztelaniaz egin ahal izango da.