Norberto Almandoz musika eskolan bi emanaldi egongo dira datorren astean. Astelehenean, 20:00etan, ahots tailerreko ikasleen entzunaldia egongo da eta ostiralean, Lezoko Tomás Garbizu musika eskolako kontzertua, 19:00etan. Astigarragakoekin batera ariko dira. Pasa den urtean Astigarragako hainbat talde moderno egon ziren Lezon.