AEK-k arropa postua gaur, Kixkalen

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 23a, 01:00

21. Korrikari hasiera emateko egun gutxiago falta dira, eta Hernani eta Astigarragan motorrak berotzen hasi dira. Korrikako arropa erosi nahi duenak aukera ezin hobea izango du laster. Gaur, Hernaniko AEK-k arropa-postua jarriko du. Postu hori Kixkal tabernaren ondoan jarriko dute, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Horrenbestez, 21. Korrikari lagundu nahi dionak eta arropa erosi nahi duenak badu aukera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!