EH Bilduren zerrenda botoa emateko aukera, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 23a, 01:00

XABIER Urdangarin Lasa alkategaia aukeratuta, Astiga­rragako EH Bildu lanean aritu da lagunduko dioen ekipoa osatzen. Dagoeneko proposa­me­na landu da eta orain  ze­rrendako kide bakoitzari da­go­kion botoa emateko unea da.

Proposatzen den ekipoak aurpegi berri asko eta ezagunak izango ditu. «Taldekideak Astigarragak duen erronkari aurre egiteko gaitasuna soberan dute eta gogo handiz datoz».

Botoa emateko aukera elkarrekin.ehbildu.eus atarian izena eman duten guztiek izango dute. Oraindik izena emateko epea zabalik dago eta beraz, inskribatuz gero zerrendari botoa emateko aukera dago. 

Astigarragako Udalaren jardunean ardura izango duen ekipoari babes zabala emateko, EH Bilduk izen ematera eta botoa ematera animatzen ditu EH Bildurekin bat egiten duten astigartar guztiei bihar arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!