Apirilaren 7an egingo da Elkartasun Topa! Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 23a, 01:00

Astiarrako lagunak-ek antolatu du, apirilaren 7an euskal preso eta iheslarien aldeko Elkartasun Topa! ekitaldia. Bertan bilduko dira elkartasuna adieraziz ekimen desberdinak antolatuz. 

Zipotza elkartean bilduko dira, 13:00etan, eta bertan egingo du Elkartasun Topa! sagardoarekin edo nahi den edariarekin.  Ondoren, 14:00­etan, kalejiran irtengo dira eta 14:30etan elkartasun bazkaria antolatu da. Ez da hor amaituko ekitaldia. Bazkal ondoren, DJ Jotatxo! ariko da musika jartzen. Bazkarirako txartelak salgai daude Zipotzan bertan 20 euroan helduenentzat eta 10 euroan haurrentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!