Xaguxar Aisialdi Taldeak hilero antolatzen ditu jolasak eta tailerrak eta gaur izango da martxoko zita. Astigartar gaztetxoenei daude zuzenduak ondo pasatzeko, larunbat arratsalde baterako plan ezin hobea.
Ohi bezala, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara bitarte izango da, Astigarragako kultur etxean.
Bereziki 4 eta 12 urte bitartekoei egin diete deia, Xaguxarreko begiraleekin batera jolasak, eskulanak... egiteko.