«Egunero 5.018 auto gehiago pasako dira herriko sarrerako biribilgune handitik» dio EH Bilduk

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 23a, 01:00

Donostiako Udalaren eskaerari erantzunez, EAJk eta PSE-EEk gidatzen duten Gipuz­koako Foru Aldundiak abian jarri du Martuteneko poligonoa eta Astigarraga lotuko dituen errepidearen proiektua. Errepide honek Martuteneko poligonoa eta Astigarragatik Perurenara doan errepidea lotuko ditu Petritegi parean. Honen eraginez, poligonora joateko errepide hau erabili nahiko duten guztiak herri sarrerako (Portutxoko) biribilgune nagusitik pasa beharko dute. Aldundiak zifra jarri dio: gaur egun baino 5.018 auto eta kamioi gehiago pasako dira egunero biribilgunetik.

EH Bilduk «argi du Mar­tuteneko poligonoan trafiko arazoak egon badaudela eta poligonoko sarreran auto pilaketak nabarmenak izan ohi direla. Baina Astigarragako EH Bilduren ustez arazoaren konponbidea ezin da izan As­ti­garragako sarrera/irteera na­gu­sian beste arazo bat sortuz». 

«Hau ekiditeko, eta gutxienez astigartarroi, batik bat Por­tutxoko bizilagunei eta Bi­de­­bi­tarteko erabiltzaileei era­gingo dien kalteak murrizteko helburuarekin», EH Bilduk sei alegazio aurkeztu dizkio proi­ek­­­tuari. Batetik mugikortasun azterketarik egin ez izana salatu du. «Errepidea inolako diag­no­sia teknikorik gabe bideratu da. Ez dira aztertu Martu­te­ne­ko poligonoak sortzen dituen joan etorriak nolakoak diren: nondik datozen, nora doazen ezta Astigarragan 5.018 auto eta kamioien joan etorriak izango duen eragina (zarata, kutsadura, egun dauden auto pilaketen normalizazioa) eta eragin hori murriztu edo ekiditeko har daitezkeen neurriak». 


«Lehentasun osoa autoei»

Bestetik, «errepidea autoentzako soilik diseinatu izana» ere salatu du EH Bilduk. EH Bilduk «ezin du sinetsi honelako inbertsio puska bat egitea proposatzen denean, bidegorririk eta oinezkoen biderik ez aurreikusi izana. Mugikor­ta­sun jasan­garria guztion ahoetan dagoenean, EAJk poligonora modu errazean bizikletaz eta oinez joateko aukera ahaztu eta beste behin ere lehentasun osoa autoei eman die. EAJren estrategia argia da: mugikortasun jasangarria eta garraio publikoa ahotan izan bai, baina ekintzetan, autoari erabateko protagonismoa ema­­ten jarrai­tzea. Bidegorririk ez eta autobusetan murrizketak: hauek EAJ­ren mugikortasu politikaren oinarri Asti­garragan».


«Donostiako Udalaren interesetara makurtu»

Alderdi abertzaleak dio «EH Bildu astigartarren interesak babesten saiatu den bitartean, EAJren Astigarragako Uda­la ezer egin gabe geratu da eta Gipuzkoako Foru Aldun­diari eta Donostiako Udalari ateak zabalik utzi dizkie nahi dutena egin eta desegiteko. Astiga­rragako EH Bilduk Alkateari enegarrenez dei egiten dio Gipuzkoako eta Donos­tiako interesetara makurtu beharrean, Astigarragaren interesen babesle izatera». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!