Gernikako Arbolaren kimu bat landatu da Murgia parkean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 23a, 01:00

Martxoaren 11an landatu zuten Astigarragako Murgia parkean, elizaren ondoan, Ger­nikako Arbolaren kimu bat.  2017an Astigarragako udal gobernuak parte hartze prozesu bat martxan jarri zuen indarkeriaren biktimen oroimenerako gune bat sortzeko. 

Hautesontziak jarri ziren herritarren ideiak eta proposamenak jasotzeko. Propo­sa­me­nak aztertu ondoren, plenoak Ger­nikako Arbolaren ki­mu bat Astigarragan landatzea erabaki zuen, legealdi honetan ze­har ospatu den Memoriaren Egu­nari lotutako ekimen bezala. 


«Memoriarekiko dugun konpromisoa adierazi nahi dugu» dio Udalak

Udal gobernuak berriz ere Me­moriarekiko duen konpromisoa adierazi nahi du. «Hasiera batean asmoa zen ekitalditxo bat egitea Gernikako Arbolaren kimuaren landaketa ospatzeko baina ezinezkoa izan da estatu mailako hauteskundeak direla eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!