Paroak larunbatetan, Astigarragako autobusek

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 18a, 01:00

UGT sindikatuko arduradunek pasa den asteartean erregis­tra­tu zituzten paroak, A1 eta A2 autobus zerbitzuak egiten di­tu­en Hijos de Antonio Areizaga S.A. (HASA) enpresan. Horrela, Hernani, Astigarraga, Martu­te­ne eta Donostia lotzen di­tuz­ten zerbitzuetan eragina izan­go dute paro horiek mar­txo­a­ren 23 eta 30 eta apirilaren 6, 13 eta 20an, 12:30etatik 14:30e­ta­ra, 19:30etatik 21:30etara eta 23:30etatik 06:30etara. «En­presak Bu­run­tzal­deko Lu­rral­de­bus linea­ta­ko kontzesioa 2018 eta 2019rako lan hi­tzar­menak ez negoziatzeko aitzakia gisa erabiltzearen kontra» egin nahi dute, horrela, lan­gileek. 

Dena den, enpresak dio ez duela erregistratutako paroen berririk, oraingoz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!