Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Astigarraga

2019/03/14, osteguna

Ikasketetan hobetzeko giltza, gaurko hitzaldian

Herri Eskolako guraso elkarteak antolatuta, I?aki Olaskoaga psikologoak hitzaldia emango du gaur, 18:30etatik 20:30etarako tartean, ikastolako aretoan: "Ikasketetan hobetu, emozioak landuz".

Hitzaldia emango du gaur ikas­tolako aretoan, Iñaki Olas­koaga psikologoak: Ikas­ke­tetan hobetu, emozioak lan­duz. Herri Eskolako guraso el­kar­teak gon­­bidatuta, emo­zi­o­ak ondo lan­tzeak ikasketetan ho­­be­tzen laguntzen duela argituko du, 18:30etatik 20:30e­tara.


Gurasoek, emozioetan eragina

Hitzaldian zehar Olaskoagak argituko du «emozioek gaita­sun intelektualek baino ga­rran­tzia haundiagoa» dutela.

Zentzu horretan, gainera, «gurasoek emozioetan eragin haundia» dutela ziurtatzen du, eta, beraz, seme-alabei nola lagundu jakiteko hainbat argibide emango ditu, gaurko saio irekian.

Hitzaldia euskeraz izango da, eta guraso guztiak daude bertaratzera gonbidatuta. Gu­ra­so Elkarteak Udalaren la­gun­tzarekin antolatu du saioa.