Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Astigarraga
Aek Zilegi Eskola

2019/02/11, astelehena

Hitzaldia bihar, osasun ohiturei buruz

Nerea Yarzabal fisioterapeutarekin arituko dira solasean, bi saiotan: 09:30etan eta 17:00etan.

Beste hitzaldi bat antolatu du Astigarragako AEK euskaltegiak, Zilegi Eskolak egitasmoaren barruan. Bihar izango da, eta oraingo honetan, Ne­rea Yarzabal fisioterapeuta izango dute gonbidatu. 
Osasun ohiturak gaia jorratuko du Yarzabal adituak bihar, bi saiotan. Goizean, 09:30etan hasita; eta arratsaldean, 17:00etan hasita. Biak Nabarra Oñatz kaleko AEK euskaltegian izango dira. 
Bertan osasunarekin zerikusia duten hainbat gaien in­guruan arituko da solasean as­tigartarrekin: elikadura, ema­­kumea, buruko gaitzak eta se­xu bidezko gaixotasunak.
Joan nahi duenak, izena eman beharko du, aurretik: kultur etxean edo zilegieskola­@­aek.eus-en egin daiteke.