Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Astigarraga
Kaldereroak

2019/02/10, igandea

Azkeneko padera-hotsak, inauterien aurretik

Ergobiako plazatik abiatu zen konpartsa, urtero bezala.
Ergobiako plazatik abiatu zen konpartsa, urtero bezala.

Inauterietarako motorrak berotzen ari dira etxeko txikienak, baita heldu asko ere. Eta horien iragarle izaten dira, askotan, kaldereroak; Hungariatik inauterien aurretik iritsi dira aurtengoan Astigarragara, hartzaren laguntzarekin. Ergobiako plaza izan zuten kanpamendu, hasieran, eta gero, kalez kale joan ziren padera-hotsekin eta abestiekin herritarrak alaitu nahian. Astigarragako ohiturei jarraituz, euskal pintxo eta Astigarragako bertako sagardoarekin bukatu zuten festa, Joseba Barandiaran plazan.