Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko urriak 20

Astigarraga
EH Bildu

2019/01/30, asteazkena

Batzarrean berretsita aurkeztuko da alkategaia

Arratsaldeko 19:00etan udaletxean egingo du batzarra gaur EH Bilduk. Aurkeztu den alkategai bakarra berresten bada, hauteskundeetarako zerrenda osatzeko prozesua jarriko da martxan.

Datozen hauteskundeei be­gi­ra, Astigarragako alkategaia au­keratzeko prozesua hasi zu­en EH Bilduk urtarrilaren 14an. Igandean bukatu zen pro­posamenak aurkezteko epea, eta prozesuaren hurren­go faseari ekingo zaio gaur.
Alkategai bakarra porpo­sa­tu da, eta beraz, gaur arra­tsal­de­ko 19:00etan batzarra egin­go da udaletxeko areto na­gu­si­an, hala badagokio, alkategaia berresteko. Hala eginez gero, ofizialki izendatuko da.


Zerrenda, martxora arte
Behin alkategaia izendatuta, hau­­teskundeetarako zerrenda osa­tzeko prozesuari helduko zaio martxoaren erdial­de­raino.