Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Astigarraga
Txotx irekiera

2019/01/17, osteguna

«Gure sagardo berria», goxoa eta bizia

Olatz Arrieta kazetariak dastatu zuen atzo Astigarragan, «gure sagardo berria!».
Olatz Arrieta kazetariak dastatu zuen atzo Astigarragan, «gure sagardo berria!».

Olatz Arrieta Barandiaran kazetari astigartarrak izan zuen atzo, txotx denboraldiko aurreneko sagardoa probatzeko «ohorea», berak onartu bezala. Astigartarrek Murgia Jauregian egin zuten txotx.

«Emozio» haundiko eguna izan zen atzokoa, Olatz Arrieta Barandiaran kazetari asti­gar­tarrarentzat. Bruselako berrie­maile postua egun pare batez utzi, eta sagardo berriaren en­ba­xadore paperean sartu zen. 
As­tigarragako Gartziategi sa­­gar­dotegian dastatu zuen «gu­re sagardo berria», Sagar­do­e­txe­an sagarrondoa landatu on­­doren. «Urduri» zegoela onar­­­­tu arren, «emozio as­ko­ko» egu­na izan zela azpima­rratu zu­en, eta «bertan egotea oho­rea» izan zela. Baita sagardoa «oso go­xoa» dagoela baieztatu ere.
Askok jarraitu zuten sa­gardotegian, festa giroan, eta beste askok Murgia Jauregian egin zen Txotx Berri He­rrikoian dastatu zuten urteko aurreneko sagardoa. 


 *Informazio gehiago larunbateko gehigarrian.