Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Astigarraga
Saskibaloia

2019/01/12, larunbata

Aurreneko itzulia bukatzeko, etxean

Derbia izango dute mutilek, gaur 18:00etan, eta Lila Take hartu neskek, 11:15etan.

Etxean bukatuko dute aurreneko itzulia, eta urtea hasi, bi talde nagusiek. Gaur ariko dira biak, kiroldegian.

Mutilek derbia izango dute, arratsaldeko 18:00etan hasita, Hernaniren kontra. Aurreko bi partiduak irabazita, bosgarren postura igo da Mundarro, Gi­puz­koako 1go mailan, eta ga­raipen bakarrera daukate laugarrena, Bosteko Irauli. Lau onenetan sartzea, erronka po­lita dute astigartarrek, igoerako play offa jokatzeko.

Neskek, berriz, Lila Take azkeneko sailkatua hartuko dute, Gipuzkoako 2garren mai­lan. Goizeko 11:15etan izango da, eta garaipenen bi­dera buel­tatu nahi dute, aurreneko postuetara gerturatzeko.