Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Astigarraga
Esku Pelota

2019/01/12, larunbata

Lizeaga anaiak, finalaren bila gaur

Semifinal bana jokatuko dute, 15:00etan Iruran, Gipuzkoako Trinkete Txapelketan.

Maila ederrean ari dira pelotari astigartarrak, Gipuzkoako Trinkete Txapelketan. Eta se­mi­finala jokatuko dute gaur, Eñaut eta Ekain Lizeaga ana­iek, kadete mailan, buruz buru.

Irurako Ametsa trinketean jokatuko dute, arratsaldeko 15:00etan hasita, eta bi hernaniar izango dituzte aurrean: Anartz Oiartzabalen kontra ari­ko da Eñaut Lizeaga, eta Unax Uitziren kontra Ekain Lizeaga. Biek aurrera eginez gero, bi anaien arteko finala izango da.
Nagusien lehenengo mailan, berriz, atzo jokatu zuen semifinala Oier Gurutzealdek, gaueko 21:00etan Iruran, Urnie­tako Esnaolaren kontra. yy