Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Astigarraga
Gazte Lokala

2019/01/12, larunbata

Jokuekin saio bikoitza, asteburuan

‘Hitz Pasa’ lehiaketa egingo dute gaur, eta ‘Euskal Monopoly’an ariko dira bihar, Gazte Lokalean. Txuri Urdinera irteera, 26an.

Gabonetako ekintza bereziekin hasi zuen urtea, Astiga­rra­gako Gazte Lokalak. Eta orain, berriro martxa hartuta, egitaraua eman dute aditzera, urtarrileko azkeneko hiru asteetarako ere.

Asteartetik ostiralera, la­gunki egingo dute, ohi bezala. Eta asteburuetarako, zita bereziak prestatu dituzte. Hasteko, bi joku egingo dituzte asteburu honetan: Hitz Pasa lehiaketan ariko dira gaur, eta Euskal Mo­no­polyarekin bihar.

Datorren asteburuan, sukal­daritza landuko dute larunbatean; eta eskulanetan murgilduko dira igandean.

Eta hila borobiltzeko, Txuri Urdinera irteera egingo dute urtarrilaren 26an, patina­tzera. Hurrengo egunean, azke­nik, bolo txapelketa izango da.