Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Astigarraga
Antzerkia

2019/01/12, larunbata

‘Esto no me lo esperaba’, 26an

Anton Abbadia ikuskizuna ziren ematekoak, kultur etxean, urtarrilaren 26an. Baina musikari batek ezin duela eta, bertan behera geratu da, eta beste data bat adosten saiatuko dira. Horren ordez, Esto no me lo esperaba antzezlana izango da 26an bertan, iluntzeko 20:00etan hasita. Emiliano Zapataren bizitzari buruzko ikuskizunaren parte dira protagonistak. Ikuskizuneko produktore eta protagonistek alde egin, eta lau figurantek erabakiko dute aurrera egitea. Bizitzan tokatu zaigun rolaren inguruko hausnarketa ironiko eta dibertigarria da antzezlana. Sarrerak, hilaren 21ean jarriko dira salgai.