Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Astigarraga
Futbola

2019/01/12, larunbata

Lehiara buelta etxean, bolada zoragarriari segida emateko

Ohorezko Mailara igoeran daukate jarrita begirada, moreek.
Ohorezko Mailara igoeran daukate jarrita begirada, moreek.

Gabonen aurretik, zazpi garaipen segidan lortu zituen Mundarrok, eta horri eutsi nahi dio gaur, 16:00etan Zarkumendegin.

ekulakoa izan zen Munda­rroren urte bukaera, Erregional Preferenteen mailan, azkeneko zazpi partiduak irabazita. Eta bolada zoragarriari, segida eman nahi diote gaur, Gabo­ne­tako geldialditik bueltan.

Etxean jokatuko dute urteko aurrenekoa moreek 2018ko azkena bezalaxe. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da partidua Zarku­mendegin, eta Touring  izango dute aurrean. Ez dute partidu erosoa izango, bosgarren baitago talde errenteriarra, ligako sailkapenean.

Eta urteko aurrenekoa ez ezik, bigarren itzuliko estreinako partidua ere izango da gaurkoa. Bigarren postuan ekin­go diote astigartarrek, 36 punturekin: 40 dauzka Eus­kal­duna liderrak, eta aldiz, 30 pun­turekin dago Vasconia, hirugarren sailkatua.


Hiru porrota segidan, aurreneko itzuliko ahulgune bakarra
Orain arte jokatutako 15 partiduetan, oso joko sendoa erakutsi du Mundarrok, eta 12 ga­raipen lortu ditu; beste hiru partiduak, galdu egin ditu. Eta hori da bitxiena: hiru porrotak segidan jaso zituela. Taldeak aurreneko itzulian izan duen ahulgune bakarra.

Ordutik, baina, ez dute pun­tu bakar bat ere barkatu, eta orain, bigarren itzuliaren faltan eta permanentzia kontuak ahaztuta, Ohorezko Erregional Mailara igoera borrokatu nahi du Mundarrok, denboraldiaren bukaerara arte.