Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Astigarraga
Zinea

2019/01/12, larunbata

Paddington hartza, kultur etxean berriro

‘Paddington 2’ filma jarriko dute gaur, 17:00etan hasita.

Haurrentzako pelikula batekin bueltatuko da zinea kultur etxera, gaur. Eta urteko aurreneko saioan, Paddington har­tza egongo da berriro, bere bi­garren abenturarekin: Padding­ton 2 filma jarriko dute, euskeraz, arra­tsaldeko 17:00etan.

Brown familiaren etxean ondo integratuta da­go Padding­ton, eta Lucy izeba­ren 100ga­rren urtebetetzea gertu dauka. Opari per­fektua dau­ka haren­tzat: antzinako gau­zen denda batean iku­si duen pop-up liburu bat. Hori erosi ahal izateko, zenbait lan arraro egingo ditu Pa­dding­­tonek, baina dena konplikatuko da, liburua la­pur­tzen dutenean...
Pelikula ikusteko sarrerak, ordubete lehenago jarriko di­tuzte salgai, 2 euroan.