Gaurkoan etxean jokatuko du Mundarroko gorengo futbol taldeak; Santo Tomas Lizeoari egingo dio aurre, 18:15etan Zarkumendegin.

"> Gaurkoan etxean jokatuko du Mundarroko gorengo futbol taldeak; Santo Tomas Lizeoari egingo dio aurre, 18:15etan Zarkumendegin.

">

Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Astigarraga
Mundarro - Futbola

2018/12/06, osteguna

Bolada onari jarraipena emateko zita, etxean

Mundarrok ez dio utziko aukerarik aurkariari.
Mundarrok ez dio utziko aukerarik aurkariari.

Gaurkoan etxean jokatuko du Mundarroko gorengo futbol taldeak; Santo Tomas Lizeoari egingo dio aurre, 18:15etan Zarkumendegin.

Garaipenen bolada onean sartuta dabiltza Mundarroko mutilak, eta horri eustea izango dute helburu gaur ere, 18:15etan etxean jokatuko duten partiduan, Santo Tomas Lizeoaren kontra.

Aurreko asteburuan ere irabazi egin zuten moreek, 0 eta 2, Trintxerperen kontra, eta sailkapen orokorrean bigarren postuan daude. Gaurko aurkaria, zortzigarrenean dago.

Kontzentrazioa, giltza

Aurkaria sailkapenean beherago egoteak ez du adierazten norgehiagoka erraza izango denik, eta Mundarrokoek badakite kontzentrazioa izango dutela giltza, berrio ere. Hain zuzen, Trintxerperen kontrako partiduan ere horixe izan zuten lagun. Izan ere, astigartarrek bazekiten ohikoa ez zen partidu bat jokatu beharko zutela, Trintxerpeko zelai txikian. 

Partidua hasi bezala, etxekoek izan zuten aukera markagailuan aurrera egiteko, baina ez zuten asmatu, eta Mundarrokoek aprobetxatu zuten hori; 10garren minutuan lortu zuten aurreneko gola. Atsedenaldira arte izan zituzten aukera gehiago, baina ez zuten beste golik lortu.

Partiduaren dinamikak ez zuen aldaketarik izan bigarren zatian; moreek serio jarraitu zuten, oso kontzentratuta, bai baitzekiten ezinbestekoa zutela hori, akatsik ez egiteko. Ez zioten aurkariari aukerarik sortzen utzi, eta partidua bukatzeko hiru minuturen faltan bigarren gola lortu zuten.