Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Astigarraga
Mundarro - Futbola

2018/10/10, asteazkena

Eta laugarrena ere, etxerako!

Mundarrok ez zion utzi borrokatzeari, garaipena seguru zegoenean ere.
Mundarrok ez zion utzi borrokatzeari, garaipena seguru zegoenean ere.

Denboraldiari hasiera ezinhobea eman dio Mundarrok, lautik lau irabazita. Pasa den asteburuan 4 eta 1 nagusitu da Urnietaren aurrean.

Pazientzia, lasaitasuna eta konfiantza izan dira berriro ere Mundarroren estrategiaren giltza, eta denboraldiko lau­ga­rren garaipena lortu dute, se­gidan. Larunbatean jokatu zu­ten etxean, Urneitaren kon­tra, eta 4 eta 1 irabazi zuten.

Talde lanean, fin
Partiduaren hasieran ez zen kon­trol haundirik nabari, baina aurreneko 10 minutuak pasata, astigartarrak lanean fin hasi ziren, eta lasaitasuna eta konfiantza agertu ziren. Ordu laurdenera lortu zuten aurreneko gola, talde jokaldi on bati esker; Marcosen erdira­keta bikaina ondo baino hobeto borobildu zuen Iñurrik.

Kanpotarren irteera ondo presionatzea lortuta iritsi zen bigarren gola; Iñurri bakarrik geratu zen atezainaren au­rre­an, eta ez zuen barkatu. Atse­de­nerako pare bat minuturen faltan, berriz, hirugarrena iritsi zen: Iñakiren erdiraketa apro­betxatu zuen Ivanek.

Atsedenalditik bueltan, la­saiagoa izan zen partidua. Ur­nieta saiatu zen gol bat lortzen, baina etxekoek lanean segi zu­ten. Igorrek lortu zuen lau­garren gola, Landerren pase on bati esker. Azken minutuan jo zuen berriro ere erasora Urnie­tak, nahiz eta aukera gutxi izan, ez zegoelako etsitzeko prest. Ho­rrela lortu zuten gola.

Hurrengo aurkaria Mariño izango du Mundarrok, larun­batean.