Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Astigarraga
kizkia taldea

2018/09/29, larunbata

Adunako Zabala sagardotegiarentzat, aurreneko saria

Zabala, Petritegi eta Eulako ordezkariak asteazkenean, Kizkia Taldeko kideekin batera.
Zabala, Petritegi eta Eulako ordezkariak asteazkenean, Kizkia Taldeko kideekin batera.

Adunako Zabala sagardotegia izan da Kizkia Taldearen hemeretzigarren Sagardo Txapelketako garailea, 116 punturekin. Astigarragako Petritegi izan zen bigarren, 115,5 punturekin; eta Urnietako Eula sailkatu zen hirugarren, 113,5 puntu lortuta. Txapelketa irailean zehar jokatu dute, eta hain justu, asteazken honetan egin zuten finala, Gure Izarra elkartean. Beste hiru finalista ere izan ziren, hasierako hogei partaideetatik: Adunako Aburuza, Usurbilgo Urdaira eta Aiako Izeta sagardotegiak izan ziren, hurrenez hurren.