Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Astigarraga
Astikat elkartea

2018/09/12, asteazkena

Boluntario bila Astikat elkartea, herriko katuak zaintzeko

Txanpi katua da elkarteak zaintzen duenetako bat, eta etxe bila ari da.
Txanpi katua da elkarteak zaintzen duenetako bat, eta etxe bila ari da.

Katuei jaten emateko, katuentzako harrera-etxe izateko eta diruz edo janariarekin laguntzeko prest dauden herritarren bila ari da Astikat.

Kalean bizi diren katuak zaintzea da Astikat elkar­tea­ren helburua. Udara hasieran sortu zen elkartea, lehenago errumaniarren kan­pa­men­du­tik atera ziren hainbat katu zaintzen ibili ziren herri­tarrek bultzatuta.

Bereziki, HEA metodologia (harrapatzea, esterilizatzea, askatzea) martxan jartzea da haien asmoa, katu-koloniak desagerrarazi eta hori lortu bitartean, kolonia horiek kontrolatzeko.

Lan hori guztia egiteko, ordea, boluntarioak behar izaten ditu elkarteak, eta dei egin die astigartarrei eta inguru­ko herritarrei, anima­tzeko.

Orduak, jakintza, dirua edo tokia eskaintzea
Laguntzeko prest daudenak elkartearekin jarri daitezke ha­rremanetan, info@astikat.es helbide elektronikoan edo Facebooken daukaten Astikat orrialdean.

Bereziki, katuei jaten ema­ten aritzen diren herritarrei egin diete dei haiekin harre­ma­netan jartzeko, herri­an dauden katu-koloniak hobeto kontrolatu ahal izateko. Baina bestelako laguntza emango duten boluntarioen bila ere ari dira. Adibidez, harrera etxe bezala aritzeko prest dau­denena, edo adopziorako prest daudenena. Baita ere, kaleko katuei jaten emateko prest daudenena, eta pentsua edo di­rua emateko prest daudenena. Azkenik, arotz eta esku-lanetan iaioak direnen la­gun­tza ere eskatu dute.

Informazioa, sare sozialetan
Egiten duten lanaren berri ematen dute Facebooken. Besteak beste, argazkiak egiten dituzte ezagunak dituz­ten katu-kolonietara jate­na edota sendagarriak eramaten dituz­tenean, eta katuen egoeraren berri ematen dute.

Katu horietako bat da, adi­bidez, Txanpi, txuri-beltza. Da­goeneko ohi­tu­ta dago bolun­ta­ri­oen ordu­te­gira, eta askotan zain izaten ditu. Txanpi, Michi edota Freddy katuentzako etxe bi­la ari dira oraindik, eta bi­tar­tean, haiek zaintzen segi ahal izateko laguntza eskatu dute.