Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko maiatzak 21

Astigarraga
Gure Esku Dago

2018/06/13, asteazkena

Astigartarrak ez ziren falta izan Giza kate arrakastatsuan

Giro ederrean ongi pasa zuten astigartarrek igandeko Giza katean Aginagan.
Giro ederrean ongi pasa zuten astigartarrek igandeko Giza katean Aginagan.

300 astigartarretik gora egon ziren igandean, Aginagan, Gure Esku Dagok antolatutako Giza katean erabakitze eskubidea aldarrikatzen. Foru Plazan bildu ziren eta argazkia atera eta gero Aginagara hurbildu ziren festa giroan. Bertan, kate bat baino gehiago osatu zuten, hasteko trikitixaren soinu eta doinuen inguruan eginiko dantzek osatutakoa.