Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko maiatzak 21

Astigarraga
eh Bildu prentsa oharra

2018/06/13, asteazkena

EH Bilduk positiboki baloratzen du EAJk «orain harrotasunez» aldiriko tren geltokia babestea

Alderdiaren esanetan «oraingo alkateak aurreko legealdian tren geltokiaren inguruan izan zuen jarrera desleiala gogorazi nahi dugu».

«DUELA gutxi arte, oraingo al­ka­teak, aldiriko tren geltokia gu­txiesten zuen. Aurreko lege­aldian, EH Bilduk aldiriko tren geltokia Astigarragara ekar­tze­ko lanean jarri zen. Orduan, Eusko Jaurlaritzak, geltokia teknikoki eta ekonomikoki bi­de­ragarria zela onartu zion EH Bil­duri. Geroztik proiektua urra­tsak ematen joan da» eta EH Bildurentzat aldiriko tren geltokia babestea berri poz­garria da Astigarra­garen­tzat.
Hala ere, bide horretan «egun­go alkateak izan duen jo­kabide deslaiala» gogorarazi du EH Bilduk. «Alkateak, au­rreko legealdiko EAJren Udal Boze­ra­maileak, aldiriko tren geltokia “ameskeria hutsa” zela babestu zuen eta Eusko Tren­bide Sareko (ETS) zuzenda­ri­arekin harre­ma­­­netan jarri zen eta ez bere­ziki aldiriko tren gel­tokia su­tsu­ki bultzatzeko». Be­raz, EH Bil­­duk argi du «egungo Alka­teak orduan ez zuela herriaren interesen alde egin».
«Inoiz ez da berandu» eta EH Bilduk «ongi etorria ematen dio EAJri, aldiriko tren gelto­kiaren defendatzaileen ekipo­ra. Trena­ren babesleak gero eta gehiago izan orduan eta erra­zago eta azkarrago izango da aldiriko tren geltokia errea­litate».

«EAJk pentsioak %0,25eko igoerara mugatu zituen 2017ko PPren aurrekontu negoziatuak goraipatu ditu»
Bilduren ustez. «iraingarria da aldi­riko tren geltokia babes­teko, EAJk Madrilen PPrekin 2017ko aurrekontuak onartzeko egindako adostasuna goraipatu izana. Adostasun horretan, EAJk, PP eta Ciudadanosekin batera, pentsioen igoera %0,25­era mugatu zituen» eta EH Bildurentzat «lotsagarria da, ados­tasun hori euskal gizarte­arentzat eta astigar­tarrentzat onuragarri bezala saldu nahi izatea».

«Eusko Jaurlaritza lantzen ari den proiektuak puntu beltz berri bat sorrarazi dezake»
EAJk aipatutako hitzarmen eza­gunari baino EH Bilduk mar­txoaren 8an Eusko Jaurla­ritzako buletin ofizialean argi­ta­ratutakoari garrantzia haun­diagoa ematen dio.
«Bertan, ETSk aldiriko tren geltokiaren proiektua idazteko lehiaketa argitaratu zuen eta geltokia eta herria lotuko di­tuen pasabidea zuzenean Uru­mea Berrira edo Bidebi­tarteko poligonoaren ka­le nagusia­rekin lotu beha­rre­an, pabiloi baten atzealde itsu batean kokatuko da».
EH Bil­duk uste du hori ekidin behar den puntu beltz bat dela eta Udalak hori ekidin dezan eskatuko du.