Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko maiatzak 24

Astigarraga
Urumea Bizi

2018/06/13, asteazkena

Ibilaldi eta tailerra ondoren erakusketak jarraitzen du Kultur Etxean, hilaren 22ra arte

Inguru ederrean ibili ziren Epele bailaran larunbatean.
Inguru ederrean ibili ziren Epele bailaran larunbatean.

Azken egunean Gaugiroan saguzarrekin ekitaldia antolatu da 20:00etan. Kiko Alvarez adituak zertzelada batzuk eman eta bokata jan eta gero, herriko saguzarrak ikustera joango dira.

URUMEA Bizi erakusketa dago ikusgai kultur etxean ekai­naren 22ra arte, Urumea ibai­aren in­gu­ruko Ramon Aram­barri­ren argazkiekin osatu­ta­koa. Goizeko 09:00etatik 20:30­etara ikusi daiteke, egunero; eta gainera, ekintzak ere bu­rutzen ari dira eta burutu dira horren bueltan.
Azken ekitaldia egun ho­rretan bertan antolatu da. Ekai­­­naren 22an gaugiroan sagu­zarrekin. Iluntzeko 20:00­etan, Kultur Etxean. Kiko Alva­rez adituak ugaztun hegalari mis­teriotsu hauen zertzelada ba­tzuk emango ditu lehe­nik, eta bokata jan eta gero, de­nok joango dira elkarrekin Astiga­rra­gan bizi diren saguzarrak ikustera.

Ibilaldi, tailerra eta hitzaldia egin dira
Atzo Piriniotako muturluzea: eko­­­logia eta kontserbazioa hi­tzal­­dia eskaini zen eta aste­buruan ibilaldia egon zen Santia­gomenditik Landarbaso-Epelera, baita tailerra famili­entzat lehenengo biztanleen bizi­tzari buruz.